bidaiatzea gauza "normala" da.... (?¿?)

- Etorriko ote zara sekula bisitan?

- Ez dut uste- hitz gutxitakoa da, gauzak argi eta zehatz esaten dituzten horietakoa- nik ez dut bidaiatzen eta.
-Ez duzula bidaiatzen?
-
harrituta nengoen, nola zitekeen ez bidaiatzea. Interesante gisa, mundutik ibilitako gisa definituko nukeen lehenago... Baina errealitatea bestelakoa zen beste behin ere, tipoak ez baitzuen bidaiatzen. Aurretik ere espero gabeko erantzunak, harritu egiten zaituzten horietarikoak jasoak nituen beragandik; horrek bihurtzen zuen erakargarri ziurrenik, bere burutik pasatzen zegoena sekula aurreikusteko gai ez izate hura. Bestela ez zen tipo bereziegia... altuera:normala, itxura: ez bereziegia, ileak:jaikieran tente, egunean buruan norabide egokitik urrun, begiak:txikiak, urdinak, bizi pozez beteak, janzkera: normala baino "trauski" itxurakoa esango nuke... baina berezia, erakargarria, jateko modukoa.

-Ez, asko kutsatzen du. Bereziki irla batean gaudela kontuan hartuta eta zeinen urrutira joan beharko nintzatekeen, hegazkina hartu beharko nuke eta hegazkinek gehiegi kutsatzen dute. Oinez edota bizikletan baino ez naiz joaten toki guztietara. Inoiz larrialdi edo beharren baterako behar izanda, trena hartzen dut: hori da erabiltzen dudan garraiobide kutsatzaile bakarra. ...- horrela esan zuen, "garraiobide kutsatzaile bakarra"- Izan ere, trena garraiobide berdeena denaren teoriekin ere ez nator bat. Gustokoago dut trena kotxea baino, baina aitortu beharra dago trenak hutsik doazela maiz eta hutsik doan tren bat beterik doazen hogei kotxe baino kutsatsaileagoa izango da.... tira aukeran nahiago nire bizikleta.

Interesante, goxoa eta bere idealekin bat egiten zuen eta betetzen zituen pertsona bakarrenetarikoa. Nik ezagutuak nituen aurretik burua propaganda merkez, eta buruz ikasitako ideologi,dogma eta alterbatibekin beterik zituzten hainbat, hura sinistu eta sinizten zutena sinizten zutenak, euren mugikor berritik mezua bidaltzen zebiltzala, hau ta bestea kritikatuko zituztenak. Aurrean nuen hura, ezberdina zen erabat. Ez zuen inoren aurrean itxurak gordetzearren egiten, ez zen politikoki zuzenaren aldekoa ere, bere pentsaera propioa zen, bere bizitzeko era, bere aukera. Naturala erabat, baina (gauzak zer diren) sekula bisitan joango ez zitzaiona. Ezagutzera ere ziurrenik helduko ez nintzena, distantziek (aurretik ondo ikasia nuen hau ere) magnitude edo eskala ezberdinak hartzen baitituzte hurbil eta urrun gaudenean.

-Eta ez zenuke nahi beste tokiak ezagutzeko aukera izatea?

-Ez. Azkenean toki denak nahiko antzekoak dira. Ez dira tokiak bertako pertsonak baino tokiei izaera emoten dietenak, eta ni ez nago pertsonei itxia; ezta tokiei ere baina nire lehentasunen hierarkizazioan ama lurra hiltzeko saiakeran ahal dodan neurririk eta txikienean parte hartzeak rankineko lehen postuak betetzen ditu. Toki anitzetako pertsona ezberdinak ezagutu ditut hemen. Badut beste kulturen berri, ez sut gurearen gorespenik egiten.Saiatzen naiz ikasten hametik harat dagoenaren inguruan... eta tira azken batean zu ere hala ezagutu zaitut eta ikasi nahi zintuzket, baina hemen gaudela edo ni hemen eta zu han.

"ni hemen eta zu han" emailen garaian, gutunak idazten zituen tipoak esan zidan hau, mugikor zenbaki bat bazuen arren gutxitan erabiltzen edo pizten zuen tipoak, mezu laburrik bidaltzen ez zekien (eta ikasteko asmorik ere ez zuen) tipoak esan zidan, argazkiak haren memorian gordetzen zituen uneak kontsideratzen zituen tipoak eta nik bera non topatu gaur ere badakidan arren, nire arrastoa hitz horien osteko unean behin betiko galdu zuen tipoak...


 

0 komentario: