Rodinen eskulturei mugimendua darie...

Bada "danok" inoiz ikusi dugun Rodinen eskultura bat, Le penseur. gure filosofi lliburuan behintzat, azalean zetorren tipop bat hausnarrean bezala, gerora asignaturak berak hausnarrik bat ere eskatu ez bazigun ere (baina hori beste kontu bat da). Kontua da, Rodin artistaren gainontzeko lanei mugimendua dariela. BUAA!! Le baiser. hura bai ederra!

Parisen, Charlotten gomendioz joan naiz haren (Rodinen) museora. Tira, horregatik eta Sarkozyren erruz (hala esaten dute hametik behintzat) euritan zegoelako.

Le penseur, hori da agian haren eskultura estatiko bakarra. Ez, ez, ez. hausnarketak berak estatikotasun eza baitaroa. Mugimenduak. begiradak. pentsamenduak. asmoak.

Gorpuen arteko mugimendu sinkronizatuak zelan islada daitezke harri zati batean?

Gorpuen arteko mugimendu sinkronizatuak.
izan ere, badira egoerak zeinetan aurreikusi gabeko mugimenduei gorpurik asinkronizatuenak ere sinkroniaz jarraitzen dien. Badira gorpuek dantzatzen duten uneak, pausuak aurretiaz ezagutuko balituzte bezala. Gorpu erosoak. Une beroak. Burmuina atzean geratzen denean.

 

0 komentario: