SAMI (euskaraz)

Duela bi hilabete heldu zen Sami Tunisiatik Athinara. Bere Diploma eta dokumentazio osoa karpetatxo batean ondo gordeak eta gurasoek "utzitako" 3000 euro zituela, Europarako bidea hartu zuen. Bere diploma zela eta praktika antzekoak lortu zituen Grezian eta horien bidez baita beharrezko BISA lortu ere, eta aukera ikusita gurasoek euren ahurrezkiak ere eman zizkioten. Behin Europa "barruan" (saku baten gizakoa da hau..)Italiara joateko asmoa zuen, han familia baitute. Lanera zetorren beraz, lanerako gogoz hotelen batean-edo haren zerbitzari Diploma frantsez eta ingelesarekin (ulertu gara) zerbitzari hartuko zutelakoan.


Iritsi zenean, bai, hilabete eskas egon zen lanean lortutako praktika horiekin. Horiek behin bukatuta ordea, egunetik egunera gordinago, itsusiago agertu zaio bizitza Samiri. "Grezian ez dago lanmik" dio "paperak izan ezean, ez dago lan egiterik". Eta paperak lortzeko 10 urtez egon behar izan duzula Grezian bizitzen. Azken asteak kalean lo egiten igaro ditu Samik. "Lanik gabe eta kalean lo egiten, hau bukaera da, bukaera" "What do I do?" dio behin eta berriro "zer egin dezaket?" esan edo galdetzen didala iruditzen zaidan arren. Bere begietan itxaropen ezaren islada nabari daiteke. "Bukaera da! Zer egin dezaket? Tunisiara bueltatu? ai arazo bat dut, arazo handi bat." Bai, badu. BISA Abuztuak 4ean bukatzen zaio eta badauka Athinatik etxera (Tunisiara) bueltatzeko biletea; karpetan, dokumentu "garrantzitsuenen" plastiko barruan. Desesperata dau, laguntza eske, galduta, bakarrik... Iruditzen zait egunak daramatzala inorekin hitz egin gabe eta barkamena eskatzen dit bere istorioa kontatzeagatik. "Ezin dut Tunisiara horrela bueltatu, diru gabe. Uda bukatzear dago eta lan guztiak hartuta daude jadanik". " Italian ordea, errazagoa da, lana topa nezakeen. Familia dut han." Ez da hau Patraserako bidea trenez egiten duen lehen aldia. Uztailak 3an handik ataratako Ferry batean heldu zen Veneziara. Poliziak handik bota zuen ordea, Greziara bueltan bidali zuten haren BISAK greziarako baino ez zuelako balio. Beldur die Italiar poliziei. "Arazo bat dut, ikusi nahi duzu nire pasaportea?" Bere arazoa Venezian jarri zioten zigilu gorria da, sartzen saiatu zela dioena... "Ezin dut bueltatu, hori esan zidaten" orria ezabatzen duena antzezten du une batez... horren erreza balitz sikeran.

 

0 komentario: