2007/07/11 | Filed in:
Gaia
BIDAIAK
Nafplion eskaileretan gora noalarik,
inpresioa dut sekula bukatuko ez direna.
Bero egiten du, bero handia__ Puff!! AZKEN TXANPA!
999 eskailera, eguerdiko 3retan, Greziako sargoriaz eta litro erdiko ur botilatxoaren erdia soilik gelditzen zaigularik, halako astakeriak turistok baino ez ei doguz egiten. MEREZI IZAN DU HALA ERE. Arkitektura militarraz ez dakit lar (ezta jakin nahi ere) baina Veneziarrek Nafplion eraikitako gotorlekua KRISTONA ei da ikuspuntu horretatik. Ez da hirian dagoen bakarra eta eurek jakingo dabe, izan ere Turkoek beste bat eraiki zuten (Acronaufplia) honen aurrean, baina beheraxeago dagoena; grekoek ere eurena itsaso parean, irlatxo moduko batean eraiki zuten, nimiƱoa (dana esan beharra dago). Eta hau gaur egun Grezia izatea ere! Are gehiago, Grezia independentearen lehen hiriburua izan zen Nafplio.
Tamaina benetan horren garrantzitsua balitz, Venezian nengoke...


Tamaina benetan horren garrantzitsua balitz, Venezian nengoke...
This entry was posted on 03:56
and is filed under
BIDAIAK
.
You can follow any responses to this entry through
the RSS 2.0 feed.
You can leave a response,
or trackback from your own site.
Subscribe to:
Post Comments (Atom)

0 komentario:
Post a Comment