
"¿Hay alguien ahí?" jostein Gaarderren liburua hamaika urte inguru nituela irakurri nuela gogoratzen dut.... galderaz beteriko liburua izan zen... bukatzea nahi ez duzun horietarikoa...
urteak hamarretik gora igaro dira ordutik eta galderek eraldatuta arren hametik jarraitzen dabe orain buelta orain salto, etorri eta joanean....
Azken egunetan liburu hura gogoratu badut ez da horregatik halere, izenburuarekin erabat idantifiakta sentitzen nazelako baizik... BA AL DA INOR HOR?? pantailaren bestaldean esan nahi dut... eta ez da inork idatzitakoa irakurtzea nahi nukeela-edo, baizik hasiera batean ikusten nion zentzu eskasaren gauzatzea delako... buruari bueltaka... HAINBESTE KOMUNIKATZEKO TRESNEN ZENTZUGABEKERIA! moduak mila ta komunikazioa 0
ale ba goraintziak eta muxuk paranoika honen partez, hor bestaldean zaudetenoi(baten bat behar du,kontadoreak gora egiten duelako). Agian nik ere topatuko dut Mika izeneko estralurtar bat etxera bueltan zuhaitz batetik eskegita...eskegita?¿?
Portzierto azken egunotan kriston haizea izan dogula hametik, kaleak goizetan adarrez (honek zuhaitzarekin du lotura...dana interkonektatzeko joera bat garatu dut nonbait...) beteta eta zaborrontziak etabar barrikada modun kaletik... haizea,euria eta gaur lanbroa ere batu zaigu...
hortik zemuz?
This entry was posted on 17:46
and is filed under
PARANOIAK
.
You can follow any responses to this entry through
the RSS 2.0 feed.
You can leave a response,
or trackback from your own site.

0 komentario:
Post a Comment