Atzo gaueko bederatzietan aeroportutik ateratzean, dana ilun zegoen.. (ezin zitekeen besterik espero) eta autobusera bidean nindoala ELURRA! tira ez zen solidifikatzen den elur horietakoa... baina gustatu jatean! Maiz gertatzen ez den gauza delako-edo,berezitasunarekin lotzen dudalako agian.. elurra seinaleekin lotzen du Ziortzak, gustoko dut interpretazio hori. Elur artean (tira ez zen horrenbesterako ere.. ) busean sartu nintzen.
Autobusak glasgow inguruei buelta emon ostean West Endera eroan ninduen. Botanical gardenetatik etxera Great Western Road-etik (hara izena!!) zehar maletaren gurpilek euren kontzertu partikularrean erabat murgilduta zeudela, KATAPLAUST oratzeko duen barra desenkajatu eta harekin soilik geratu nintzen eskuan maleta PLAUST lurrera jausi zelarik.
ONDORioak: kolpeagatik edo nork daki zergatik, maleta apurtu ta rasgatu zan... ezingo gara etxera osabaren maletagaz bueltatu. Beste behin ere amak arrazoia zuen, osabaren maleta zaharra ez zen ekartzeko egokiena.
Hortaz, egun bilbora azken urteak lasai igarotzera joan den osabaren maletak mundutik ibilita, eskaini zezakeena baino gehiago eskatu niolako agian, Glasgowen bukatu du bidea...
****
Seinaleak seinale hemengo erritmoa hartu nahiean nago jada,liburutegian eman dut goiza bazkaldu eta buelta... saiatuz gero LORTUko dugu (hau, ta bestea, ta beste hura ere: guztirako balio duen esaldi horietarikoa da)!!hiru egunetan 4000 hitz (zentsudunak )idaztea da helburua. Momentuz 244 idatzi ditut.
Ordenadorearen teklek soinu arraro bat egiten dute, KRK espero dot ORAIN ez apurtzea..besterik ez zitzaigun falta.
Desbarioak desbario, blogak izaera berria hartuko du urte berriarekin... eguneroko gisara erabiltzera noa (hilabetekaria agian...)
izan ere, holan nahi duenak izango baitu nire berri, emailekin sekula ez baitakit zeini bidali ta zeineri ez..
Goraintziak danoi!
This entry was posted on 13:11
and is filed under
Gogoetak porridge-whiskey eta kilten lurraldetik
.
You can follow any responses to this entry through
the RSS 2.0 feed.
You can leave a response,
or trackback from your own site.

0 komentario:
Post a Comment