Badira oso gustuko ditudan bi txoko gure etxe ondoan dagoen zubitik (KELVINBRIDGE) igarotzen den kalean (GREAT WESTERN ROAD). Horietako bat, the mad hatter da "Alice in Wonderland" irakurri dozuonok erraz asmatuko zenuten tokiak nondik hartu zuen inspirazioa.. ATe gorri handi batetik (txikitasuna zein handutasuna sentitu ditzakezu barruan egonda..) sartu egiten zara, soup goxoa, mocachino are hobea eta carrot cake iguala ezina dituen kafetegitxora... Ongietorriak gara beti sonbrerugile eroarenean!
Joan den asteartean, Edinburgoko kaleetatik genbiltzala, xarma bereziko txoko erreala topatzeko zortea izan genuen. Kolore eta forma guztietako sonbreruek inguratu gintuzten, bazeuden elegantzia puntua zutenak, loreak, xalauak, formak, koloreak.... zer ez zegoen esatea errazagoa litzateke. Sonbreru komertzial identitate gaberik ez zegoen.
Emakume baten lana zen hura dena, hantxe bertan xume xume eserita eta lanean zegoen, gure bisitarekin poztu zen.. urteetan zehar eginiko bere obrak janzteko aukera emon zigun... pasada bat!!


This entry was posted on 13:24
and is filed under
Gogoetak porridge-whiskey eta kilten lurraldetik
,
Pertsonak ---- the People
.
You can follow any responses to this entry through
the RSS 2.0 feed.
You can leave a response,
or trackback from your own site.

0 komentario:
Post a Comment