Kuriosoa da burmuinak zelan funtzionatzen duen, zergatik gogoratzen ote dugu gogoratzen dugun hura?? gustura erantzungo nuke galdera, egia esan ordea ez dut ideia ****rik.
Atzo honekin lotuta dagoela esan genezakeen filma ikusi genuen, THE SCIENCE OF SLEEP arraro xamarra izan zen agian, nik ordea oso gustura ikusi nuen eta gure burmuinaren funtzionamendua bera bezain arraroa zela besterik ez dut esateko,..
Kontua da atzo goizean atera osteko igande onenetan bezala, ezer egiteko gogo gutxigaz nengoela.. eta zeozer produktiboa egitekotan -edo LIDLera joan nintzela. Behar genuena baino zertxobait gehio hartuta jarri nintzen ilaran eta txanda heldu baino segundutsu bat lehenago dirurik ez nuela eta aurreko gaueko azken pinta t'erdia Begok ordaindu behar izan zidala gogoratu nuen... arazorik ez, debit visa famatua nirekin baineraman...
bi aste beino ez dodaz emon etxean, zeinetan obiamente tarjetarik ezertarako behar izan ez dodan.. tira ba, guzti hau zer kontatzeko: PIN zenbaki fmatua erabat joan dela nire burmuinetik.. hor nengoen makinatxoaren aurrean zenbaki bat eta beste bat sartzen, hirugarrenez saiatzera nindoala tipoak identifikatzeko eskatu zidan arte.. ni igande goiz onenetan bezala pasaporte eta DNirik gabe atarata nengoen.. supermerkatu guztia begira nuela zenbakirik ez arren, beroki azpian pijamaren gainean bakeroak soilik jarrita nituela baino ez nuen gogoratzen eta ez nuela berokia kendu nahi (honek logika gutxi du, beroki garestia izan balitz sikeran agian trukea egin genezakeelako baina ez zen kasua )... janaririk gabe etxeratu nintzen beraz...
sin mas, txorrada hutsa kontsideratuko dozue baina egia esan behin eta berriz saiatu arren ez izan dut zenbakia gogoratu (PUTADA ITZELA!) eta burutik ezin kenduta dut zelan gauzak horren mekanikoki eta bitan pentsatu gabe egiten ditugunean ziurtasun nulu batek inguratzen dituela... jakin badakizkigun gauz horiek, gure sentitu arren bitan planteatu ez ditugun horiek, zeinen errez joan daitezkeen, logikarik gabeko mekanisazio huts direlako... eta ez nabil zenbakiez soilik noski, kuestionatzen ez ditugun beste horietaz ere (baizik)..
ondo segi
muxuk glasgowetik!
This entry was posted on 19:01
and is filed under
Gogoetak porridge-whiskey eta kilten lurraldetik
,
ha
.
You can follow any responses to this entry through
the RSS 2.0 feed.
You can leave a response,
or trackback from your own site.

0 komentario:
Post a Comment