joan astean ez genuen gauza bereziegirik egin.. Vera Drake duela bi mende inguru Londres aldean abortoak gauzatzen zituen emakumearen istorioa kontatzen deun polikula ikusi genuen, Haggisa jan, Tim Burtonen Sweeny Todd azken filma ikusi, Erikorenean janari indiarra ere bazeukaten afari japones batean parte hartu, lo, jan,irakurri, irakurri, irakurri... aste normala zen....baina, elurra!
Elurtuta esnatu ginen zapatuan... izan ere auzoko taxistak taxia mugitu nahiean zegoela esnatu gintuen...
berezia da elurtu barri duela ematen den pasioa... halan joan ginen gu ere argazki kamera eta guzti....
zuria, ederra, baketsua, hotza, xamurra... gutxi iraun zuen hala ere... oasiaren antzera heldu ahala joaten zen jada....
bukatu gabon aurreko ohiturak berreskuratuta Uisgue Beathan bukatu genuen astea... bizitzaren ura edo whisky-aren aintzinako izena daroan Woodlands roadeko pub tipikoa... domeketan bat-bateko musikariz bete egiten den, abaro atsegin eta beroa... KANPOAN HOTZ EGINDA, BEHAR DIREN TOKI HORIETAKOA....
aste honetan beste bisita batzuk espero ditugu: zior eta eneko datoz zapatuan, dirudienez baita Aintzane eta Haizea ere barikutik domeka/astelehenera, eta hurrengo asteazkenean Kozuko lagun batekin bueltatu egingo da.... ezin kexatu beraz!
This entry was posted on 21:17
and is filed under
Gogoetak porridge-whiskey eta kilten lurraldetik
.
You can follow any responses to this entry through
the RSS 2.0 feed.
You can leave a response,
or trackback from your own site.

0 komentario:
Post a Comment