Burns Night

Joan den asteartean Haggisa (odolosteen antzeko jaki eskozesa) afaltzeko aukera izan genuen. Berez aurreko asteko osteguna, Burns night delakoa haggisa jateko egun ofizial eta nazionala izan arren guk astebete inguuruko atzerapenaz dastatu genuen eskoziak duen jaki esklusiboa.
Berez eta instituzionalki, St. Andrews (san andres eguna) Eskoziarren egun nazionala bada ere, Burns Night delakoak entzute eta ospatze askoz handiagoa suposatzen du gizarte mailan. Urtarrilak 25ean ospatzen da Burns night delakoa, izan ere eskoziar poetarik ezagunena Robbie Burns (1759- 96) halako batez jaio zen 1759 urte aldera.
Egun horretan beraz, haren peomak irakurri, pipe-a jo eta haggisa jan egiten ei da. Unibertsitatean ceilidh (kai-lee) ugari antolatu egin zituzten ordea... Ceilidhak, dantza eskozez tipikoak dantzatzen diren ekimenak dira. Baina berez eta tradizioari jarraituez gero, Burns-en “ode to a haggis” (berez haggisari buruz aritzen den poema den arren, nire ustetan sinbolikoa baino ez dena) poema ozenki irakurri bitartean : “Fair fa’ your honest, sonsie face/ Great Chieftain o’ the pudding-race!” irakurleak labana handi bat eskuarekin altxatu (“ his knife see Rustic-labour dight”) eta haggisa puzkatzen du azken lerroa irakurri bitartean “Gie her a haggis!”.....
Gurea oso bestelakoa izan zen, ez genuen poemarik izan, ezta haggisa puzkatu ere, ez zen zeremoniarik egon... lagunak bildu ginen plater banarekin, eguneko gorabeherak elkarri kontatu eta pelikula bat ikusi... eta disfrutatu, izan ere definizio naskagarria izan arren, eskozian duten gauzarik goxoenetarikoa baita.

 

0 komentario: