
El Paisen agertu da argazkia, komunikabide ezberdinetan topa daiteke notizia. Bruselasen, Europar Kongresuaren aurrean egin dute protesta emakumezko europarlamentarioek. Goi-mailako postuetan portzentaiak bete daitezen. Gizonezkoei atxeki zaien janzkeraz agertu dira Kongresuaren aurrean, korbatak, kapelak, trajeak...
Why have sex when you can have gender? Sally Baden eta Anne Marie Goetzek Beijingo konferentzien ostean idatziriko artikulu ezagunaren titulua da. Beijingo konferentziaren ostean, gure gizarteak generalizatzeari ekin geniola esan daiteke.Izango da uste duenik generoa" kontzeptu gisa orduan eratu zela; nik esango nuke gaur egungo kontzeptuaren erabilpena han hasi zela. ETa feminista arradikalek eraturiko kategoria instituzionalizatu eta politikoki zuzena denaren esferara igaro zen. Instituzioen erabilpen maizak kontzepturari gogortasun politikoa kenduz.
Bruselasen protesta egiten dauden emakume horiek, generoaren hedapena Europar mailara eroan dutenetariko asko dira. Generoaren ikuspuntutik, gizonezkoenak liratekeen postuetan ari dira, euren lana egiten dute. Goi. mailako postuetara heltzeko mugari dagokionean baina, sexua ala generoa dira jokoan daudenak? Nik hasiera batean, lehen begiratuan, biologikoki emakumeak izatea dela traba esango nuke; azken batean, generoari eta kulturalki emakume izateari loturiko ideiari dagokionez, politikoki zuzenak baikara gehienak, eta eurodiputatu izan diren era berean, goragoko karguak ere bete ditzaketela gutxik esango luke.
Generoa izan dugu, eta kulturalki eratu ditugu emakumeon rol ezberdinen ideiak, gizarteak onartzen ditu neurri batean, oriandik halere, sexua agertzen zaigu arazo noizik behin. Kontzeptualizazio desegokia akaso?
This entry was posted on 12:23
and is filed under
MORETZEN moretuz MoReTuAz
.
You can follow any responses to this entry through
the RSS 2.0 feed.
You can leave a response,
or trackback from your own site.

0 komentario:
Post a Comment